Harrokeria
Автор: Menditik kostara
Загружено: 2025-11-12
Просмотров: 127
Описание:
Abendualdi sinodala lantzeko bertsoak
III eta IV domekak
Harrokeriak bazter batera
izateko gu garana,
kexuak eta aieneak be
zama eta galga dana,
ondasunak zein ohore gose
oztopoa dogun dana,
aginte gose, besteak menpe
erabiltzeko afana:
hori itxita joango gara
abenduan Zuregana!
Alkartasunaz, alaitasunaz
gure bihotzak jantziaz,
sufritzen daben txiki, apalak
lagundu gogo biziaz,
besarkada bat, irribarrea
emon bekoki argiaz,
zuzentasuna, askatasuna
altzau, jaso errukiaz:
makurtu zara, gugana zatoz
zaran maitasun handiaz.
Kantaria: Belen Olarreta
Hitzak: Jose Mari Kortazar
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: