𝐁𝐄𝐋𝐀𝐊𝐎 𝐞𝐭𝐚 𝐀𝐍𝐀𝐑𝐈 𝐃𝐞𝐮𝐬 𝐞𝐱 𝐦𝐚𝐜𝐡𝐢𝐧𝐚 Jimmy Jazz Gasteizen zuzenean ❤️🔥💣
Автор: Jimmy Jazz Gasteiz
Загружено: 2025-01-06
Просмотров: 3297
Описание:
𝐁𝐄𝐋𝐀𝐊𝐎 𝐞𝐭𝐚 𝐀𝐍𝐀𝐑𝐈 𝐃𝐞𝐮𝐬 𝐞𝐱 𝐦𝐚𝐜𝐡𝐢𝐧𝐚 Jimmy Jazz Gasteizen zuzenean ❤️🔥💣 05/01/2025
Iratzargailua goizeko hiruretan,
dena prest utzi du, persiana igotzean
zeru fuksia bat
hiriaren gainean,
aurora boreal bat,
seinale bat, dena ondo aterako da...
Kalera jaistean, hemen datoz besteak,
Dacia urdin batean.
Norbaitek esan du: "Trumpek irabazi du",
arrazoi bat gehiago.
Heldu dira kristalezko dorrera,
bertan zain dauden besteekin batera,
maskarak jantzi,
eta sarreran
polizia bat dago barruko atean,
pornoa mobilean, eskua hankartean.
Ez ditu ikusten eta eskaileretan gora
garbitzaile batekin topo egitean,
lehen sei ziren, orain bat gehiago; sokak, guraizeak,
dena prest dago!
10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2,1
Deus ex machina...
Atzeko atean
jaso ditu kotxeak, garraxika doaz semaforo artean.
Mendira daraman aldapan gurpilak orruka,
han goitik ikusten dute dorrea sutan.
Aurora boreala are edertzen da.
Zerbeza laten hotsa, kotxeko argitan
dantzan ari dira, abesti hau bafleetan,
sirena urrunen hotsekin nahasten da.
Argitzen ari du, eta informatiboetan,
gaur goizean beste konturik ez da.
Ese Gek, Pek, eta Jota Jotak:
"Galera handiak izan dira irabazietan".
Fabula argitsu bat,
garai ilun batentzat,
irabazi txiki bat galera handietan.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: