Martxoak 8 🟣 Eman tokia berdintasunari
Автор: Emakunde
Загружено: 2026-02-23
Просмотров: 324775
Описание:
La campaña del 8 de marzo incide en la necesidad de proteger y ampliar los espacios de igualdad en todos los ámbitos: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/new...
"Eman tokia berdintasunari" da Emakundek, hiru foru-aldundiek eta EUDELek bultzatu duten martxoaren 8ko erakundeen arteko kanpainaren leloa. Kanpaina bizitzako eremu guztietan berdintasunezko guneak defendatzeko eta zabaltzeko gonbita da, berdintasuna ez baita lorpen bermatua, zaindu eta babestu beharreko espazioa baizik.
Kanpainaren aurkezpenean parte hartu dute Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak, Iñaki Gurtubai Arabako Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak, Nerea Isasi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak, Trinidad Vicente Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Esther Apraiz EUDELeko presidenteak.
Gainditutzat jotzen ziren eta berdintasunaren eta justizia sozialaren aurkako oinarrizko eskubideak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoen berpiztearen aurrean, euskal erakundeek bizitzako eremu guztietan berdintasunerako espazioak berreskuratzera eta kontserbatzera animatu nahi dute.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak ohartarazi duenez, "berdintasunaren aurrerapenen eta feminismoaren lorpenen aurrean mundu mailako erantzuna dago. Eta diskurtso horiek aurrera egiten dutenean, berdintasunak atzera egiten du ". Mehatxu horren aurrean, eta atzera bueltarik ez izateko, kanpainak berdintasun-guneak zabaltzera animatzen du. "Berdintasunaren espazioa babestu behar dugu atzerapausorik ez izateko", berretsi du Elgarrestak.
Emakundeko zuzendariak hainbat adibide erakutsi ditu berdintasun-ingurune horiek nola berreskura daitezkeen azaltzeko: lan-eremuan berdintasun-planak benetan aplikatuz, hezkuntza-arloan estereotipoak ezabatzen laguntzen duen Hezkidetza bultzatuz edo etxeko zereginen eta zainketen banaketa orekatua sustatuz. "Baita hedabideetan eta sare sozialetan ere, gorroto- eta desinformazio-diskurtsoak salatuz; administrazioetan, genero-ikuspegia txertatuz erabaki politiko bakoitzean; eguneroko bizitzan, gure jarrerak berrikusten berdintasunaren ikuspegitik, eta emakumeei askatasunez eta indarkeria matxista jasateko mehatxurik gabe bizitzeko aukera emanez".
Materialak Emakunderen webgunetik jaitsi daitezke.
Kanpainaren leloaren ildotik, Iñaki Gurtubai Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza foro diputatuak berdintasunaren aurrerapenak geldiarazi nahi dituzten diskurtsorik gabeko espazioak eskatu ditu. "Martxoaren 8an duintasun, atseden eta aukera gune berriak eraikitzeko konpromisoa berretsi nahi dugu, emakume guztiak askatasun eta berdintasun osoz bizi, erabaki eta aurrera egin ahal izateko", gaineratu du.
Bestalde, Trinidad Lourdes Vicente Bizkaiko Berdintasun zuzendariak adierazi duenez, "martxoaren 8an, emakumeek lekua eta ahotsa irabazten dutenean, demokrazia indartu egiten da. Horregatik, kanpaina honekin kontzientzia sortu nahi dugu, benetako aldaketak sustatu eta herritar guztiak inplikatu erronka partekatu honetan ".
Gipuzkoako Berdintasun zuzendariak, Nerea Isasik, hedabideetan, sareetan eta elkarrizketetan leku gehiago hartzen saiatzen diren diskurtso erreakzionarioak izan ditu hizpide. "Emakumeen eta gizonen berdintasunean nagusiki sinesten duen gizartea da gurea, berdintasun erreal eta eraginkor baterantz aurrera egiten jarraitu nahi duena. Ezin ditugu diskurtso horiek normalizatu edo onartu, eta garrantzitsua da ohartaraztea eta erne egotea ".
Esther Apraiz EUDELeko presidenteak udalen inplikazioa azpimarratu du diskurtso antifeministei aurre egiteko. "Funtsezko zeregina dugu gure udalerrietan berdintasun-guneak hedatzeko eta babesteko. Herritarren eskutik, berdintasuna egunerokotasunean eraikitzen da: auzoetan, eskoletan, bulegoetan, elkarteetan, giza harreman bakoitzean. "
Kanpaina otsailaren 23tik martxoaren 8ra bitartean egongo da martxan kanpoko euskarrietan, egunkarietan, irratietan, sare sozialetan eta telebistan.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: