💡 Busturialdeko XII. Enpresa Ideia lehiaketa - Sari banaketa ekitaldia - 2025-12-04
Автор: Bermeoko GIZ
Загружено: 2026-02-09
Просмотров: 40
Описание:
💡 Busturialdeko XII. Enpresa Ideia lehiaketaren sari-banaketaren laburpen-bideoa.
Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako Gazteria Zerbitzuek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Urremendi LGEk, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako sariak banatu ebezan 2025eko abenduaren 4an, Busturiko BBK Kliman.
Guztira, 8 proiektu aurkeztu dira, eta 7.000 euro banatu dira eskualdeko gazte ekintzaileei laguntzeko, enpresa-proiektu berriak abian jartzeko edo martxan daudenei bultzada emateko. Busturialdeko gazteen artean kultura ekintzailea sustatzea eta enplegua sortzea da lehiaketaren xede nagusia.
𝗦𝗮𝗿𝗶𝗮𝗸 𝗲𝘁𝗮 𝗽𝗿𝗼𝗶𝗲𝗸𝘁𝘂 𝗶𝗿𝗮𝗯𝗮𝘇𝗹𝗲𝗮𝗸
▪️ Lehen saria | ZURESKU (3.000 € + urtebeteko doako aholkularitza zerbitzua Torrealday Aholkularitza enpresaren eskutik)
Aiora Uriartek (18 urte, Arratzu) bultzatutako proiektuak egurrezko joko tradizionalak eta eskulanak berreskuratu eta gaurkotzea dauka helburu. Adin guztietarako jolas inklusiboak eskaintzen dauz, gizarte-inklusinoa, sormena eta belaunaldien arteko hartu-emonak sustatuz. Produktuak eskuz egiten dira Arratzun, material naturalakaz eta kalidadea lehenetsiz, eta salmenta presentziala zein online eskaintzen da. Bere katalogoak 200 jolas baino gehiago batzen dauz.
▪️ Bigarren saria | GARILE (2.000 € + sei hilabeteko doako aholkularitza zerbitzua Torrealday Aholkularitza enpresaren eskutik)
Maddi Amezagak (29 urte, Errigoiti) sortutako ekimenak gari tradizionala eta nekazaritza-kultura berreskuratzea dauka xede, Busturialdean ingurumen-hezkuntza eta landa-ekintzailetza uztartuz. Proiektuak agroekologia, jasangarritasuna eta ondare kulturalaren babesa sustatzen dauz, Agenda 2030agaz lerrokatuta.
▪️ Lehen sektoreko ideiarik onena | EBASZ (1.000 €)
Iker Egiak (25 urte, Ajangiz) sortutako proiektuak basogintzako zerbitzu integralak eskaintzen dauz: baso-landaketak, garbiketak, zur ateratzea, pista konponketak, mozketa eta garraioa. Helburua da eskualdeko beharrei erantzutea, zerbitzu arin eta fidagarriak prezio onean eskainiz.
▪️ Aipamen berezia | BIZKAIGANE (1.000 €)
Errigoitin kokatutako ustiategi agroabeltzailea da, ekoizpen ekologikoan oinarritua. Belaunaldi-errelebo arrakastatsu baten ondoren, bost gazte ganaduz osatutako Txapelkoop kooperatibak hartu du lekukoa, abeltzaintza jasangarria eta tokiko garapena uztartuz.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: