Zinemetako hizkuntza azterketa: "Erdaraz kontsumitzera bideratzen dituzte euskaldunak zinemetan"
Автор: Hizkuntz Eskubideen Behatokia
Загружено: 2025-03-05
Просмотров: 35
Описание:
2025eko martxoaren 5ean, Euskal Herriko zinemetako estreinaldi eta emanaldien 2024. urteko hizkuntza azterketa aurkeztu zuten Donostian Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz plataformako bozeramaileak eta Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak.
2024an Euskal Herri osoko (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) zinema komertzialetan egondako estreinaldi kopurua eta eskainitako filmen hizkuntza aztertu dituzte. Emaitza kezkagarria da: euskaraz eskaini den estreinaldi kopurua ez da % 1,6ra iritsi.
Erakunde publikoei eskatu diete herritar guztien hizkuntza eskubideak zinemetan ere babesteko neurriak hartzea, euskararen presentzia legez bermatuko duten araudiak jorratuz, bai eta euskarazko ekoizpen, bikoizketa, eta azpidatziei bideraturiko baliabideak biderkatzea ere.
Xehetasun guztiak: https://behatokia.eus/eu/albisteak/zi...
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: