TorreUrizar aurrera doa: leihatila bakar baten indarra auzokoentzako
Автор: Opengela I Oficinas de Regeneración Urbana
Загружено: 2026-02-18
Просмотров: 5
Описание:
2023ko irailaz geroztik, BIRTUOSS proiektu europarrak HIROSS4all (Horizon 2020 programa) proiektuaren esparruan sortutako Opengela eredua garatzen du, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eremuetan sakonduz eta eraikinen birgaitzea auzoen hiri-berroneratzera igotzeko formulak aztertuz.
TorreUrizarren (Bilbo), BIRTUOSSek proiektuaren aurrerapenen proba-banku gisa jarduten duen "living lab" bat sustatzen du. Gonzalo Loza kazetariak gidatutako bideo berri honek auzoko eta etxebizitzetako obren bilakaera erakusten du, baita bizilagunentzako leihatila bakarraren balioa ere. Halaber, TorreUrizarreko bizilagun baten, Marina Hornazabal auzo horretako opengelaren arduradunaren, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Etxebizitza zinegotziaren eta Ana Telleria Eusko Jaurlaritzako Auzo Berroneratze eta Hiri Agendaren zuzendariaren testigantzak jaso ditu.
Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak zuzentzen du, eta partzuergo publiko-pribatu bat du, energia, etxebizitza, ingurumena, eraikuntza, ezagutza, finantzaketa eta komunikazioan espezializatutako erakundeez eta Europako erakundeez osatua.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: