Lurralde Estrategia euskararentzat
Автор: UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea)
Загружено: 2026-02-25
Просмотров: 97
Описание:
'Lurralde Estrategia euskararentzat' aurkeztu du UEMAk, lurgune euskaldunena euskararen indarberritzearen motorra izan dadin.
UEMAren zuzendaritza batzordea osatzen duten alkate eta zinegotzi guztiek (EH Bildu, EAJ eta independenteak) agerraldia egin dute horretarako Hernanin, eta guztien izenean Martin Aramendik, Maitane Zearretak eta Dabid Anautek aletu dituzte proposamenaren nondik norakoak.
Lurgune euskaldunena babestea, sendotzea eta hedatzea da Lurralde Estrategiaren helburua, horrek lurralde osoan eragiteko eta euskararen indarberritzea hauspotzeko. Izan ere, hizkuntza politika lurralde ikuspegitik lantzeak euskararen indarberritze prozesua azkartuko duelakoan eta eraginkorragoa bihur dezakeelakoan dago UEMA.
Lurralde Estrategia garatu ahal izateko, lurgune euskaldunenerako lege babesa eta plan integrala bultzatuko ditu UEMAk hurrengo hilabeteotan. Proposamen irekia da, eta bihartik aurrera bilera erronda egingo du UEMAk hainbat erakunde, alderdi, sindikatu eta euskalgintzako eragilerekin, ekarpenak jasotzeko eta oinarrizko adostasun zabalera heltzeko.
Hemen agerraldiari buruzko informazio guztia:
👉 https://labur.eus/LE-UEMA-aurkezpena
Hemen, berriz, Lurralde Estrategia zehatz-mehatz biltzen duen gunea:
👉 labur.eus/LurraldeEstrategia
Irudiak: HAMAIKA TELEBISTA.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: