"Urtzi Betirako" Mikel Garikoitzen azken diskoa
Автор: Sarbide Music
Загружено: 2019-05-09
Просмотров: 1757
Описание:
Mikel Garikoitz naiz. Zuetako batzuek ezagutuko nauzue beharbada, orain arte 4 disko argitaratuak ditut eta.
Orain aurkeztu nahi dizuedan diskoa guztiz berezia da niretzat. Duela bi urte, Urtzi gure semea hil zitzaigun, leuzemiak jota, hamazazpi urte besterik ez zituela.
Geroztik ezer ez da guretzat lehen bezala, gure balio-eskala erabat aldatu da.
17 kanta sortu ditut, horietako bat hitzik gabea, denak ere Urtzi gogoan eta haren omenez. Minaren atlas halako bat da diskoa.
Donuei dagokienez, ahalik eta moldaketa soilenak egiten saiatu naiz. Estetika asko zainduz, hori bai, baina mamiari itzalik egin gabe.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: