gartxot - ahaztear
Автор: gartxot
Загружено: 2026-01-22
Просмотров: 927
Описание:
Musika eta hitzak: Gartxot
Ekoizpena : Amaia Miranda eta Gartxot
Grabaketa: Amaia Mirandaren gidaritzapean landu eta grabatu dira 2025eko otsaila eta uztaila bitartean, Donostian zein Leioan. Gaua estudioan grabatu dira moldaketak Iker Villaren ezinbesteko laguntzarekin.
Nahasketak: Jan Valls
Masterizazioa: Ferran Conangla
Mikel Alonsok grabaturiko irudiak.
Gitarra akustikoa: Gartxot
Ahotsetan laguntzaile: Maia Iribarne
Harmoniuma: Iban Urizar
Hitzak:
gaur ere
ilusio berri naiz
oinaze bihurtu zai
ezin egon egonezin gabe
odola nonahi
ta zauririk ez
premia
sortu izan det nik e
behar oro baino lehen
erantzun bila ahaztuaz galdera
noiz bihurtu zan isiltzea hobe?
merezi al du ba?
pausoa
emateko aldarek
bere lekun al dare?
bihozgabea ez da burujabe
adarrak lodi
ta enborra mehe
tamalez
itsaso eder zena
estali da uhartez
olatun ezin bereizi norbera
nik ur gardenetan ito nahi nuen
merezi al du ba?
ta elkar ahaztear gaudela
merezi al du ba saiatzeak?
bai
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: