ycliper

Популярное

Музыка Кино и Анимация Автомобили Животные Спорт Путешествия Игры Юмор

Интересные видео

2025 Сериалы Трейлеры Новости Как сделать Видеоуроки Diy своими руками

Топ запросов

смотреть а4 schoolboy runaway турецкий сериал смотреть мультфильмы эдисон
Скачать

Liderazgo de mujeres en y a través de los sindicatos en Euskadi: facilitadores, barreras y desafíos

Автор: Emakunde

Загружено: 2024-11-14

Просмотров: 94

Описание: Sindikatuetan emakumeen parte-hartzeak gora egiteak lan munduan eragin positiboa duela egiaztatzen du azterlan batek: https://www.emakundeblog.euskadi.eus/...

Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak "Emakumeen lidergoa EAEko sindikatuetan eta sindikatuen bitartez: bideratzaileak, oztopoak eta erronkak" azterlana aurkeztu du gaur, erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei ematen dien bekak lagunduta egindakoa. Txostenaren egileak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleak eta ikertzaileak diren Eliana Alemán Salcedo, Lohitzune Zuloaga Lojo eta Elisa Sierra Hernaiz izan dira.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak nabarmendu du emakumeek jarduera sindikalean duten parte-hartzeak gora egin duela, eta eragin positiboa izan duela lan-munduan berdintasunak aurrera egiteko. Elgarrestak gure gizartean erabaki-postuetan eta eragin-postuetan emakume gehiago egotea aldarrikatu du, eta gogorarazi duenez, "emakumeek oraindik oztopo askori egin behar diete aurre euren ibilbidean, eta oztopo horiek eragotzi egiten diete berdintasuneko lidergo-postuetara iristea, eta azterlan honek erakusten digu, negoziatzen den eta erabakiak hartzen diren lekuetan aniztasuna bultzatzea ez dela soilik justizia sozialeko gai bat, baizik eta, gainera, berrikuntzako, kalitateko, kudeaketa aurreratuko eta etengabeko hobekuntzako elementu bat ere badela". Sektore feminizatuetan lan egiten duten emakumeen problematikak ikusarazteko duen eragina ere aipatu du Emakundeko zuzendariak.

EAEn ordezkaritza handiena duten lau sindikatuetako (ELA, LAB, CCOO eta UGT) ehun bat emakumek parte hartu dute ikerketan. Izan ere, ikertzaileek txosten hau sindikatuentzat hausnarketarako tresna erabilgarria izatea nahi dute, "genero berdintasunarekin hartutako konpromisotik abiatuta eraldaketa-prozesuetan murgilduta dauden heinean".

Azterlan honetarako egindako elkarrizketetatik ateratako emaitzek baieztatzen dute emakume langileak gero eta gehiago antolatzen eta mobilizatzen direla, euskal sindikatuetako emakumeen afiliazioak ugaritu egin direlako eta delegatu sindikalen kopurua handitu egin delako. Zehazki, sindikatuetako emakume delegatuen datuak hauek dira: % 41 dira ELAn, % 39,08 LABen, % 36,90 CCOOn eta % 32 UGTn.

Ikerketan jasotako testigantzen arabera, emakumeek lantokian duten ordezkaritza sindikalak eragin positiboa du, aniztasuna laguntzen baitu, eta emakumeek zein gizonek emakume zein gizon erreferente gehiago dituzte. Txostenaren egileek feministazio hitza erabili dute euskal sindikatuetan gertatu diren aldaketa-prozesuak azaltzeko. Ildo horretan, ikertzaileek egiaztatu dute erakunde horietako hainbat kargutan emakumeen presentzia handitzeaz gain, sindikatuek beraiek "ikuspegi feminista bereganatu dutela”.

Enpresetan berdintasun-planak garatzea, zainketekin lotutako gaiak sindikatuen agendan sartzea, emakumearen arloak sortzea edo sindikatuetan ordezkaritza-kuoten neurriak sartzeko egindako estrategiak funtsezkoak dira sindikatuen feministazio-prozesuan.

Lidergoari dagokionez, gaur egun aztertutako sindikatuetako organo exekutibo goren gehienak paritarioak dira edo % 60-%40ko ordezkaritza-tartea dute. Datu horiek emakumeek erakunde horietan erresistentziak gainditzeko izan duten ahalmenaren ondorio izan dira.

Ikerketan parte hartu duten emakumeek onartzen dute, halaber, emakumeak diren lider sindikalak ahaldundu egin direla, ahalduntzearen dimentsio indibidualean zein kolektiboan, eta prozesu horretarako beharrezko baldintzak sor ditzaketela sindikatuek.

Azterlanak gomendio batzuk iradokitzen dizkie euskal sindikatuei, euren erakundeetan emakumeen lidergoa indartzen laguntzeari dagokionez. Ikertzaileek proposatutako neurri zehatzak dira hausnarketa-ekintza prozesuak hastea edo jarraitzea, lan sindikala eta emakumeen bizitzako beste esparru batzuk bateragarri egiteko modu berriak aztertzea, prekarizatutako sektoreetan lan egiten duten emakumeentzat baliabide gehiago bideratzea, emakumeen eskaerak ikusaraztea eta sindikatuek berdintasunaren arloko aldaketa-eragile gisa duten zeregina bultzatzea.

Eskuratu txostena hemen: https://www.emakunde.euskadi.eus/cont... (PDF)

Не удается загрузить Youtube-плеер. Проверьте блокировку Youtube в вашей сети.
Повторяем попытку...
Liderazgo de mujeres en y a través de los sindicatos en Euskadi: facilitadores, barreras y desafíos

Поделиться в:

Доступные форматы для скачивания:

Скачать видео

  • Информация по загрузке:

Скачать аудио

Похожие видео

Conferencia “Voces que construyen: arquitectas, comunicación y paisajes cotidianos”

Conferencia “Voces que construyen: arquitectas, comunicación y paisajes cotidianos”

🟣 #A25 👉 Elkarrizketa Miren Elgarresta Larrabideri, Emakundeko zuzendariari, Egun on Euskadi saioan

🟣 #A25 👉 Elkarrizketa Miren Elgarresta Larrabideri, Emakundeko zuzendariari, Egun on Euskadi saioan

Как иранская война добралась до Украины

Как иранская война добралась до Украины

TERRITORIO REGENERATIVO - NOELIA CARMONA

TERRITORIO REGENERATIVO - NOELIA CARMONA

Ceremonia de la entrega del distintivo ESR 2025 Red SumaRSE - CEMEFI

Ceremonia de la entrega del distintivo ESR 2025 Red SumaRSE - CEMEFI

Udalatx, ura eta atxa

Udalatx, ura eta atxa

Полная блокировка ❌ Зачем они это делают? В чём смысл? || Дмитрий Потапенко* и Дмитрий Дёмушкин

Полная блокировка ❌ Зачем они это делают? В чём смысл? || Дмитрий Потапенко* и Дмитрий Дёмушкин

Juntas, fuerte y con voz propia 2026

Juntas, fuerte y con voz propia 2026

Трамп хвастается убийствами, критикует «идиотов из ночных телешоу» и освещение войны в Иране, а Д...

Трамп хвастается убийствами, критикует «идиотов из ночных телешоу» и освещение войны в Иране, а Д...

От КРЫМ НАШ до больничной койки. Что сделали с Поклонской? | Портреты

От КРЫМ НАШ до больничной койки. Что сделали с Поклонской? | Портреты

RUEDA DE PRENSA | Circuito Provincial Itinerante de Petanca 2026a

RUEDA DE PRENSA | Circuito Provincial Itinerante de Petanca 2026a"

СЛУШАЙТЕ, что ТВОРИТСЯ в ИРАНЕ! ФЕЙГИН, БЕЛКОВСКИЙ: Хаменеи СКРЫВАЕТСЯ в МОСКВЕ!? Ну и НОВОСТИ

СЛУШАЙТЕ, что ТВОРИТСЯ в ИРАНЕ! ФЕЙГИН, БЕЛКОВСКИЙ: Хаменеи СКРЫВАЕТСЯ в МОСКВЕ!? Ну и НОВОСТИ

⚡️Путин СРОЧНО ОБРАТИЛСЯ к УКРАИНЕ! В Москве НАЧАЛАСЬ КАТАСТРОФА. ЯКОВЕНКО, ЛИПСИЦ. Лучшее

⚡️Путин СРОЧНО ОБРАТИЛСЯ к УКРАИНЕ! В Москве НАЧАЛАСЬ КАТАСТРОФА. ЯКОВЕНКО, ЛИПСИЦ. Лучшее

Фермеры против власти: что происходит со скотом в Сибири и почему люди выходят на протесты

Фермеры против власти: что происходит со скотом в Сибири и почему люди выходят на протесты

JAKUBIAK OSTRO O TUSKU „Kradnie pomysły i nic nie robi!” Skandaliczne kulisy rządu | A.Klarenbach

JAKUBIAK OSTRO O TUSKU „Kradnie pomysły i nic nie robi!” Skandaliczne kulisy rządu | A.Klarenbach

Abascal exige entrar en los gobiernos de Castilla y León, Extremadura y Aragón

Abascal exige entrar en los gobiernos de Castilla y León, Extremadura y Aragón

Relatos de Mujeres en la Biblia 💜 | Capitulo 4

Relatos de Mujeres en la Biblia 💜 | Capitulo 4

🎙️ Честное слово с Ильёй Новиковым

🎙️ Честное слово с Ильёй Новиковым

Pioneras del feminismo en España: celebración del Centenario del LYCEUM CLUB FEMENINO

Pioneras del feminismo en España: celebración del Centenario del LYCEUM CLUB FEMENINO

Как война в Иране превращается в Мировой экономический кризис? Каринэ Геворгян

Как война в Иране превращается в Мировой экономический кризис? Каринэ Геворгян

© 2025 ycliper. Все права защищены.



  • Контакты
  • О нас
  • Политика конфиденциальности



Контакты для правообладателей: [email protected]