TRIKITRAKA TRIKITRON 2007 (5X15) Azkoitia – ‘’TXIRRI MOVIE’’
Автор: Txirri, Mirri eta Txiribiton 50 urte
Загружено: 2024-04-13
Просмотров: 7064
Описание:
Euskal Telebistak 2007. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 5. denboraldiko 15. atala da hau, 2007. urteko otsailean Azkoitiko Bakartxo antzokian grabatua.
Atal honetan, pailazo senior eta juniorren arteko ika-mika ugari ikusi ahal izango dira. Bestalde, Maitanek Pepittori desafioa botako dio: zazpiaren jolasa.
Ondoren, pailazo seniorrek munduko konturik garrantzitsuena zein den eztabaidatuko dute. Juniorrak, berriz, kantatzeko gogoarekin azalduko dira geltokian.
Gero, Txirri seniorrek Mirriri adarra jotzeko, inoiz ikusi den ezusteko dibertigarriena prestatuko dio. Juniorrak, ordea, esnegain tartekin jolastuko dira. Bitartean, Mari Zikinek eta Ttinttik joko polita egingo dute. Azkoitiko haurrek ere Pelipe trenari jaten emateko aukera izango dute, goxoki-jaurtiketan lehiatuz. Hori gutxi balitz, Errenteriako dantza eskolako taldeak dantza-saio paregabea eskainiko du. Azkenik, Txiribiton zapi zuri batekin azalduko da. Zertarako erabiliko du?
Saioaren amaieran, pailazo seniorrek TV movie bat egiteko ideiarekin azalduko dira. Horretarako, Txirriren kamera garestiaren aurrean antzeztu beharko dute, eta kamerarekin grabatutakoa, atzeko telebistan azalduko da. Gidoia errepasatzera joan eta juniorrak azalduko dira, Txirriren kamera garestia puskatuz.
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: "Lagunen itzala", "Erromako zubia margotzen", "Tortolika", "Zirt-zart", "Zapi zuria" eta "Altza Pelipe!"
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: