ELAUDI - Lili bat
Автор: En Un Barco Chino
Загружено: 2016-09-18
Просмотров: 2132
Описание:
LETRA
Loretan dago aspaldi huntan
gure begien eder delarik,
gure bihotzen gorotzak baitu
ongarriztatu et' ernarazi.
Eder da...
Haren hatsak, ordea, zithala
badu, herio-hazi:
ilhuntzen ditu gogo argiak,
ilhauntzen ditu argiak oro.
Hilherri-lili horren zithalak,
hezur zaharren hautsak hazirik,
erhanik ditu aiten leinuak
eta zainhiltzen gaitu semeok...
Lili haur ene landetan ere
aspaldi huntan ezin hila dut,
nahiz Ipharrak astintzen duen,
nahiz kiskailtzen duen Hegoiak...
Ai! goragotik ethorri-haizeek
ailezate jo ene landetan
et' eiharraraz «itxaropena»
izena duen zithal-lili haur!
..................................................................................
Elaudi taldearen abesti bat, Jon Mirande poetaren poema bat landuz. 2002. urtean kaleratutako "Ipar Euskal Herria Kantuz" bilduman topa daiteke kantu polit hau.
Mirentxu A. Yves, ahotsa
Pantxix Bidart. kitarra
Mathias, kontrapala
Benoit, kitarra
Xabier, kitarra
Pantxix Bidart musikari jauna Iparraldeko hainbat rock taldeetan ibili da jotzen ere, adibidez, Mister Saguak, Iztripot edo Borroka.
http://klasikoak.armiarma.com/idazlan...
.................................................................................
Una canción del grupo vasco Elaudi. Practican folk fusion y proceden de Euskadi Norte (País Vasco francés). La letra es un poema de célebre escritor vasco Jon Mirande.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: