Euripean dantzan-Garazi Goienetxe.
Автор: Garazi Goienetxe
Загружено: 2013-08-03
Просмотров: 69597
Описание:
Nire anaiaren eta bere gitarraren laguntzarekin egindako abestitxo xume bat. Disfrutatu!^
Euripean dantzan.
Nor naiz, non naiz
denbora azkar pasa da
erlojuari tiraka,biraka
urteak,momentuak eta zirrarak.
Oinez noa bideari begira
egin dudana ta egingo dudana
erori,altxatu,birsaiatu,lortu.
Bi oinak leherturik
bidea latza da ta
lurrean harriak daudela
kanpoko haizearekin dantzan.
Nire norabidea
aspaldi galdu nuen
iparralde,hegoalde,ekialde
berdin du norantzak, euripean dantzan.
//Txikitan ikasi nuen eskuekin margotzen,
eta zikindu arren bizitzaz gozatzen
ta aukera berriei eskua luzatzen
min egin zidatenei irria botatzen.//
Beldur zara saiatu ez izan arren
lasai egon ez zara bakarra
ez dago ikasirik jaio denik inon.
Hala ere arriskuen aurrean
hauek gainditzea duzu onena,
egunez egun gutxinaka handitzea.
Irria ezpainetan ta oinetan hegalak
ametsak lortzeko sekretua
hau betetzean datza gauzak
Ta malkoak lehortzen
aurrera begiratzen
soilik oraina bizitzen
ta gainerakoa ahazten.
//Txikitan ikasi nuen eskuekin margotzen,
eta zikindu arren bizitzaz gozatzen
ta aukera berriei eskua luzatzen
min egin zidatenei irria botatzen.//
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: