Munduak zure begirada behar du. Otsailak 11, Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna
Автор: Mondragon Unibertsitatea
Загружено: 2026-02-10
Просмотров: 42
Описание:
Otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Egun
honek gogorarazten digu zientziak eta teknologiak ezin dutela aurrera egin begirada guztiak kontuan hartu gabe.
Mondragon Unibertsitatean hiru erreferenteren ahotsa bildu dugu:
Irantzu Calvo Santamaria (Enpresagintza Fakultatea)
Ione Uriarte Iñurrategi (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea)
Nekane Errasti Lozares (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa)
Hirurek mezu argi eta indartsu bat partekatzen dute:
"Emakumeek parte hartzen ez badute, errealitatearen parte bat galtzen dugu." Aniztasuna ez da soilik justizia kontua; berrikuntza eta errealitate osoago bat eraikitzeko ezinbesteko baldintza da. Ildo horretan, FIRST LEGO League bezalako ekimenek zeresan handia dute. Ez da lehiaketa hutsa; neska askok bizi dituzten “oztopo emozionalak” gainditzeko eta teknologiarekiko beldurrak uxatzeko zubia da. Konfiantza eraikitzen du, erreferenteak sortzen ditu eta aukerak irekitzen ditu.
Etorkizuna eraikitzen ari gara. Eta etorkizunak begirada guztiak behar ditu.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: