ycliper

Популярное

Музыка Кино и Анимация Автомобили Животные Спорт Путешествия Игры Юмор

Интересные видео

2025 Сериалы Трейлеры Новости Как сделать Видеоуроки Diy своими руками

Топ запросов

смотреть а4 schoolboy runaway турецкий сериал смотреть мультфильмы эдисон
Скачать

HANKA- PUNTTETAN

Автор: Elkar Musika

Загружено: 2025-12-19

Просмотров: 10071

Описание: ETZAKIT - HANKA PUNTTETAN
Musika: Xabi Solano/Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
----------------------------------------------------------
Aspaldi, herriko plazek belarriak zeuzkaten,
lurzoruak bihotza zeukan,
eta hanka-punttetan dantzari zebilenak
kilimak egiten zizkion lurrari.
Erromeriaren kolorea ikusten zen muxugorrien oinetan,
euskarazko ahots kantuen hari fina,
trikitixaren magia doinu modura hedatzeko;
alaitasuna zabalik zegoen, ate bat balitz bezala,
festaren bukaerak itxiera agintzen zuen arte.
Muxu bat, agur eta laster arte, bai,
plazan irribarrez berriro elkartu arte.

Hanka-punttetan erretiratzen ziren asko etxera,
pasilloko zoruari olio leun bat emanaz,
gurasoak ez zitezen ohartu zein ordutan ailegatu ziren.

Gaztea zen bizitza, zoriontsua, eta arina, haizearen orri bat bezala,
begipuntuan egun berriaren gurpila;
eta zaharrak amodioaren amaraun bihurtzen ziren,
memoriaren gordeleku, denboraren joana mantsotu
eta hanka-punttetan aurrerantza joateko pozarren.

Beste erritmo bat zeukan aspaldiko garai hark, beste xarma bat, beste historia bat.
Ez zeukan behintzat oraingoaren abiadura frenetikoa,
ohartzerako pasatu egiten baitzaigu bizi-denbora hau ispiluari begira gaudela.

Itsasertzik gabeko plazak,
soinuak uhaindutako harri-itsasoak:
pausoak urazaleko hitzak,
eta txaloak gozamenezko ubera.
Ilargiak pandero bat du zintzilik geroztik
iragana noiz berrituko den zain balego bezala,
eta gauek, lagunartearen besotik,
gorputzak xamurtzen dituzte irrintzi baten esperoan:
Ez zapaldu denborari zauria, baizik laztandu; hanka-punttetan, laztandu.

Erromerietan, konplizidadeen hariekin ehundu zen adiskidetasuna, baikortasuna, esperantza.
Justuki, egungo garai ilunek behar duten hori guztia.

Hori da bere xumean hanka-punttetan abestia
Isiltasunari ebatsitako promesa bat,
soinuari egindako leku bat, iragana orainaren testigantza gisa:
abiadura handiko bizitza hau ekarri digun teknologiari uko egin,
hatz-punttak pantailetatik erretiratu eta hanka-punttetan berriro hasteko gonbidapen gozo bat.
-----------------------------------------------
Etzakit taldea gara:
Trikiti eta ahots nagusia Xabi Solano
Gitarra eta koroak: Jonmai Beasain,
Baxua eta koroak: Aitor Zabaleta
Bateria: Ander Barrenetxea
Kolaborazioak:
Gitarra: Kaki Arkarazo
Hammond -a: Txus Aranburu
Ahotsak: Alaitz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia eta Gozategi.

Kaki Arkarazok produzituta
Victor Sánchezek eta Kaki Arkarazok grabatua, nahastua eta masterizatua Elkar estudioan

Не удается загрузить Youtube-плеер. Проверьте блокировку Youtube в вашей сети.
Повторяем попытку...
HANKA- PUNTTETAN

Поделиться в:

Доступные форматы для скачивания:

Скачать видео

  • Информация по загрузке:

Скачать аудио

Похожие видео

JOSELU ANAYAK eta DUPLA - IÑAKI

JOSELU ANAYAK eta DUPLA - IÑAKI

Xiberutikan Mendebaldera - ZETAK (24. Korrika), Maixux Zugarramurdi, Erramun Martikorena

Xiberutikan Mendebaldera - ZETAK (24. Korrika), Maixux Zugarramurdi, Erramun Martikorena

Erramun Martikorena - Pello Reparaz: 'Itzulera' kanta

Erramun Martikorena - Pello Reparaz: 'Itzulera' kanta

GOZATEGI - CHIQUITACO CAN TAC - BIDEOKLIPA

GOZATEGI - CHIQUITACO CAN TAC - BIDEOKLIPA

ETZAKIT 11 urte ondoren

ETZAKIT 11 urte ondoren

Markesaren alaba

Markesaren alaba

IZARO zuzenean -

IZARO zuzenean - "Lau Hiriburu, lau kontzertu"

ЗМІЦЕР ВАЙЦЮШКЕВІЧ - КАРАГОДАМ

ЗМІЦЕР ВАЙЦЮШКЕВІЧ - КАРАГОДАМ

ÍZARO, Baiuca - “Xorieri” | La Revuelta

ÍZARO, Baiuca - “Xorieri” | La Revuelta

Lazkao Txiki eta Sebastian lizaso

Lazkao Txiki eta Sebastian lizaso

ETS & SÜNE - Sunday, Gu Geu Garena [ZUZENEAN] | Gaztea Sariak 2023

ETS & SÜNE - Sunday, Gu Geu Garena [ZUZENEAN] | Gaztea Sariak 2023

Huntza - Aldapan Gora (Bideoklip ofiziala - Official video)

Huntza - Aldapan Gora (Bideoklip ofiziala - Official video)

KORRONTZI - OINKARI 50

KORRONTZI - OINKARI 50

🔥АУСЛЕНДЕР: СТРАТЕГИЧЕСКИЙ ХОД! Вот зачем Израиль признал Сомалиленд

🔥АУСЛЕНДЕР: СТРАТЕГИЧЕСКИЙ ХОД! Вот зачем Израиль признал Сомалиленд

Alaitz eta Maider - Kafe Antzokia

Alaitz eta Maider - Kafe Antzokia

"Xorieri" IZARO, Baiuca feat. Oreka TX eta Osa+Mujika BEC!etik zuzenean. En directo desde el BEC.

Janus Lester - Ate birakariak (Zuzenean)

Janus Lester - Ate birakariak (Zuzenean)

ESPERANTZAK - NEOMAK

ESPERANTZAK - NEOMAK

Hiru Izar

Hiru Izar

BLAUMUT al PALAU DE LA MÚSICA amb la JOSB - 3CAT (versió curta)

BLAUMUT al PALAU DE LA MÚSICA amb la JOSB - 3CAT (versió curta)

© 2025 ycliper. Все права защищены.



  • Контакты
  • О нас
  • Политика конфиденциальности



Контакты для правообладателей: [email protected]