Emakumeen arteko herri kirolak (Amezketa, 2025-09-13) (47'47'')
Автор: Anbune
Загружено: 2025-10-09
Просмотров: 771
Описание: Emakumeen arteko herri kirolak izan dira Amezketan. Eta horretarako, bi talde –arrosa eta berdea- prestatu dira, bakoitza hamar lagunez osatua. Trontzan korte bana; segidan, koskolak jarri eta kendu; 50 kiloko bolari 3 jasoaldi eman; 25 kiloko txingekin 2 plaza; kizkiarekin 20 sagar bildu; zakuekin 2 plaza eta korrika itzuli bat plazari: hori da duten erronka edo desafioa. Eta ariketa hori, hiru aldiz. Ikustera etorri den jendeak izugarri animatu ditu bi taldeak desafioak iraun duen bitartean. Ondoren, 10 emakumek 3na jasoaldi eman dizkiote 50ekoari. Esan, aldez aurretik entrenatzen ibili direla Joxerramon Iruretagoiena ‘Izeta II’ harri-jasotzaile maisuarekin. Ekitaldia amaitzeko, 5 arroako zilindroa jasotzen aritu dira bi emakume 3 minutuko tandan. Dudarik gabe, meritu handiko ekitaldia burutu dute emakume hauek, afizioa sortzen duen horietakoa.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: