Koldo Mediavilla: "Harrigarria da Juan Carlos I.aren forupetzea."
Автор: EAJ PNV
Загружено: 2014-06-29
Просмотров: 37
Описание:
Koldo Mediavilla EAJ-PNVren EBBko Arlo Instituzionaleko burukide arduraduna harrituta agertu da PPren Gobernuak Juan Carlos I.aren forupetzea burutzeko orduan erakutsi duen premiaren aurrean "Harrigarri iruditu zaigu halako erabaki bat hain presaka eta korrika planteatu izana. Prozedura guztiak apurtu dira. Salbuespen egoeran egin da, egiteko bidean dagoen legean zuzenketa sartuz. Ez da onargarria", ezarri du.
Mediavillak bere buruari galdetu dio "Zeren beldur dira halako neurri bat hartzeko? EAJk horregatik bozkatu du "ez" Espainiako errege ohia juridikoki blindatzeko proposamenean. Zintzoa bada ez du ezeren beldur izan behar.Ez da hala?".
Beste alde batetik burukide jeltzaleak Rajoy-ren Gobernuak aplikatu nahi duen zerga erreformaren inguruan duen iritzia azaldu nahi izan du. Koldo Mediavillaren esanetan "Elektoralismo kontua dela uste dut. Itxurakeria handia eta sen on eskasa. Egunkarietako titularrak handiak badira ere, letra txikia ugaria eta ezezaguna da. Gainera, Bruselatik ere esan da diru-bilketa murrizteak defizita igoko duela, eta hori ez diote Gobernuari onartuko. Euskadin, horren inguruko hainbat gora-behera politikoren ostean, tributuen mapa osorik modifikatzeko gai izan gara. Adabakirik jarri gabe".
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: