Norbait, Tu-k (Existentzia, 1987)
Автор: En Un Barco Chino
Загружено: 2022-02-02
Просмотров: 575
Описание:
LETRA
Kalera abailtzen da izeberg bat gisa,
berdintasun nabaria,
korronte eta mareen eraginez
(noraezean dabil gauez...)
Patriketan gauza abarrak,
asmo ederrak zituzten eskuak,
harlosa amaitezinetan begirada
(utopiazko amodioak buruan...)
"Norbaiten zai dago,
gelako espazio hutsa maitasunez betetzeko".
Berriz doa bere kasa,
erru guztiak bere baitan,
zigarroaren kea biguntzen da,
(amildegiak begien bistan...)
Ke artean, ke artean!!
"Kontuz, zabaltzen dira
bideak ke artean... Ke artean!!
baina ixten dira ere pittin batean,
ilusioak hesitzen ari..."
Etxera heldu orduko,
sasoi zaharrak gogoan,
bularrean foto albuma duela,
barrakekin amets eginen du.
Ke artean, ke artean!!
"Kontuz, zabaltzen dira
bideak ke artean... Ke artean!!
baina ixten dira ere pittin batean,
ilusioak hesitzen ari..."
"Txo, norbaiten zai dago,
gelako espazio hutsa maitasunez betetzeko"
"Eh, entzuten duk? Norbaiten zai dago,
gelako espazio hutsa maitasunez betetzeko".
.........................................................................................
Tu-k taldearen kantu bat, beraien lehen maketatik, "Existentzia". 1987. urtean ekoiztu zuten, Xabi Pery jaunaren laguntzaz.
Josu Aranbarri, baxua
Bernar, kitarra
Txomin Uribe, kitarra ta ahotsa
Justo, teklatuak
Tu-k taldea Ondarroa herrian sortu zen, 80. hamarkada erdialdean, Itoiz, Talking Heads, Echo & The Bunnymen edo Bauhaus bezalako taldeen eraginarekin. Tu-k bandaren izen bitxia erritmo kaxen soinu batetik hartuta omen dago ("tu, tu, tu, tu..."). Hasieran, Josu (baxua) eta Txomin (erritmo kaxa ta kitarra) bikote bezala aritu ziren arren. "Zuzenekoetan beltzez jantzita agertzen ginen Josu eta biok". Geroago, kide berriak batu zituzten taldera, Bernard (kitarra) edota Justo (teklista). 1987. urteko maiatzean, bere lehen kontzertua eskeini zuten eta, urte bukaerarako, maketa bat prest zuten, "Existentzia" (1987). Horrekin "I.Villa de Bilbao (1988)" lehiaketan Euskal Talde Onena saria lortu zuten. Maketak 6 kantu dotore zituen, "The sun lies down, "Azken?", "Norbait", "Existentzia garden batek", "Pornografiaz" ta "Beste uri bat besterik". Josuk idatzitako "Azken?" ezezik, beste guztiak Kirmen Uribe poetarenak ziren.
1989. urtean, Tu-k taldearen bigarren maketa agertu zen, "Beltza" (1989). Kantu berriak lasaiagoak ziren, ilunagoak, pop musikaren esparrutik, rockerantz bideratuz, taldearen soinua gogortuz. 1990. urtean, kontzertu pila eman zuten, batez ere, Gipuzkoa ta Bizkaian. Zuzeneko hoietan distortziorantz jo zuten, martxa gehiago eskeintzeko zaletuei. Garai hartan, helburu nagusia baterijole finko bat lortzea zen, disko bat kaleratzeko asmoz. Ez zuten maketa gehiago grabatu nahi. Azkenean, disketxe ezberdinekin hitzegin ondoren, Elkar zigiluarekin sinatu zuten. 1991. urtean, Tu-k taldekoek Piztiak izen berria aukeratu, "Beltza" kantu zaharra berreskuratu ta "Huts nazazu" (1991) kaleratu zuten. Geroztik, Piztiak taldekoek ibilbide oparoa garatu dute euskal eszenan.
https://www.badok.eus/euskal-musika/p...
..........................................................................
Una canción del grupo vasco Tu-k. Su primera maqueta, "Existentzia" (1987), fue grabada con ayuda de Xabi Pery.
El grupo Tu-k surge en Ondarroa (Bizkaia, Europa), a mediados de los años 80. Su extraño nombre proviene del sonido de la caja de ritmos ("tu, tu, tu, tu..."). Tu-k cantaban en euskera y eran seguidores de bandas pop de la época, como Itoiz, Talking Heads o Echo & The Bunnymen. Al inicio, Tu-k eran Josu Aranbarri (bajo) y Txomin Uribe (guitarra y caja de ritmos). Luego, fueron sumando a más músicos, como Bernard (guitarra) o Justo (teclista). Dan su primer concierto en mayo de 1987 y, a finales de año, presentan ya su primera demo, "Existentzia". Contenía 6 temas, "The sun lies down, "Azken?", "Norbait", "Existentzia garden batek", "Pornografiaz" y "Beste uri bat besterik". A excepción de "Azken?", el resto fueron escritas por el joven poeta vasco Kirmen Uribe, hermano pequeño de Txomin.
En 1989 presentaron, "Beltza" (Oscuro). 4 temas más tranquilos y siniestros, que se inclinan del pop oscuro hacia sonidos más rockeros. En 1990, dan un montón de conciertos, sobretodo, en la zona de Gipuzkoa y Bizkaia. En esos directos, dejaron de interpretar ya sus temas más poperos, apostando por la distorsión, buscando algo más de marcha o energía. En 1991, tras haber editado 2 demos bajo el nombre Tu-k, la banda se bautizó como Piztiak (Las Fieras). El último álbum de su larga carrera es "U" (2015).
EXISTENTZIA (1987)
1. The sun lies down
2. Azken?
3. Norbait
4. Existentzia garden batek
5. Pornografiaz
6. Beste uri bat besterik
http://piztiakrock.wix.com/piztiak
...........................................................................
Tu-k was a fine Basque pop rock band, from Ondarroa (Bizkaia, Europe). After 1991, they are working under another name, Piztiak (in basque, The Beasts).
DISCOGRAPHY
1987. "Existentzia"
1989. "Beltza"
/ tu.k.taldea
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: