ABIAN - Nostalgia
Автор: Abian Taldea
Загружено: 2022-06-12
Просмотров: 10375
Описание:
Musika: Abian taldea
Letra: Abian taldea
Ahotsak: Nahia Garaikoetxea Salinas eta Maialen Aizpun De La Peña
Gitarra: Nahia Garaikoetxea Salinas
Biola: Itziar Olague Barberena
Perkusioa: Igor Martinez Aisa
Audioa: Ander Navarro Gastearena eta Imanol Olague Barberena
Bideoa: Jon Sesma Sara (Instagram: @jonsesmasara)
ESKERRIK ASKO GUZTIOI ZUEN LANARENGATIK!
🐦🐦🐦
Instagram: @abiantaldea
Helbide elektronikoa: [email protected]
-------------------------------------------------------
NOSTALGIA - ABIAN
Ispiluaren aurrean ikusten naiz biluzik,
Zenbat denbora igaro da ni aurkitu ezinik?
Konturatzerakoan errutinan murgilduta,
bizitza aurrera doa inertziak bultzatuta.
Non ote da iragana? Non da izan nintzena?
Zenbatetan eman dute erloju-orratzek bira?
Non ote da iragana? Non da izan nintzena?
Zenbatetan eman dute erloju-orratzek bira?
Izan ginenaren hondarrak daude soilik,
baina atzera bueltatzeko ez dut beharrik.
Oroitzapenak kate bihurtu al ditut nik?
Nostalgia da ziurrenik.
Itxaropen faltsuan denbora luze galdurik,
noraezean egotera nago ni kondenaturik.
Joan diren momentuak ezin berreskuratu
ta oraingoak aldiz behar ditugu profitatu.
Guztien arazoez beti naiz elikatu
ta nireak hor daudela ez naiz ba konturatu.
Noiztik bilakatu naiz une horien esklabu?
etsaia ni neu banaiz, jada ez nago salbu.
Ta orduan, ta orduan, ta orduan...
Ta orduan, ta orduan, ta orduan...
Ta orduan nor izan da nire arazoen arduradun edo erruduna?
Ta orduan non dago saldu nahi izan ziguten askatasuna?
Ta orduan norbaitek azalduko digu zein den gure bitzaren zentzua?
Ta orduan non dago jaiotzetik zor diguten askatasuna?
Izan ginenaren hondarrak daude soilik,
baina atzera bueltatzeko ez dut beharrik.
Oroitzapenak kate bihurtu al ditut nik?
Nostalgia da ziurrenik
Izan ginenaren hondarrak daude soilik,
baina atzera bueltatzeko ez dut beharrik.
Oroitzapenak kate bihurtu al ditut nik?
Nostalgia da ziurrenik
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: