Anari - TXIKIZIO HAU DENA
Автор: Anari Alberdi
Загружено: 2025-11-18
Просмотров: 4932
Описание:
ANARI ALBERDI, gitarra akustikoa eta ahotsa.
RÜDIGER, teklatuak eta gitarra elektrikoa.
Hitzak eta kantua, Anari Alberdi.
RÜDIGER-ek ekoitzia.
Grabazioa eta nahasketak: Johannes Buff.
Shorebreaker Studios.
Masterra: Benôit Bel
Bideoa: Anari Alberi.
Edizioa: Ander Mujika, Oier Fuentes.
______________
Behe-lainotan mendi larretan,
zurda luzeak haize kontra,
hamar mila urte dela hasitako
trostari jarraitzen.
Taupada herrenak eta atenporalak
sortzen dituzu, hara eta hona.
Hara eta hona.
Txarrantxetako arantza artean
utzi dituzun zurda mototsek
eta lepaldean dituzun
zaurietako herdoilak
ageri dute jabego pribatuen
muga basati eta kapitalisten
berri izan, izan baduzula.
Ederra zara, zaharra zara,
munduan hiru hilbete
baino ez daramazun arren.
Kutsatutako larre eta erreken,
gau sargoriegi, egun eta egun lehorren,
artizar zaharra ikusten uzten
ez dizun zabor espazialarena;
edo zuk ezagutzen ez dituzun arren,
hemendik urrun lurmentzen ari diren
izebergena azaldu ahal banizu.
Nuklearrak, fosilak, eguzki-plakak,
haize-errotak, abiadura haundiegiko trenak.
Behin abiatu eta geratzen ez dakigun
txikizio hau dena.
Ederra zara, zaharra zara,
baina zu inork ez zaitu maite.
Ederra zara, zaharra zara, baina jendeak
dirua maite du.
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: