SHTII aktibazioa
Автор: Oihaneder Euskararen Etxea
Загружено: 2020-12-03
Просмотров: 179
Описание:
Seigarren urtea dugu UEUrekin batera euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzen duten ikastaroak antolatzen dituguna.
2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.
Antolatzaileok uste dugu oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea; beraz aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta “Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa” ikastaroa osatu dugu gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta, oro har, komunitate euskatzaleari eskaintzeko.
Lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango dugu, beraz.
Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.
Azaroko saio honetan, Xabat Ajuriagogeaskoa Uruburu eta Urtzi Arriola Fontecha izango ditugu, aktibazioaren bueltako honako lan hauek aurkezten:
Xabat Ajuriagogeaskoa Uruburu – Ahobiziak Barakaldotik Baliarraina
Urtzi Arriola Fontecha – Euskararen aldeko ekimenen eragina. Euskaraldia helburu
Повторяем попытку...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео
-
Информация по загрузке: